GRADUADOS SOCIALES DE GUIPUZCOA

Cabecera

Menú principal

Splash

Splash
BERDINTASUNEKOJARDUNALDIAK AK: XXI mende
14-05-2018

 

La Fundación Justicia Social organizará los días 14 y 15 de junio las Jornadas: "Igualdad, Derecho irrenunciable en el siglo XXI", que se cel

Contenido

Menú secundario

Path

Hemen zaude: Hasiera > > Lanbidearen historia

Lanbidearen historia

Lanbidearen historia

Gizarte-graduatu lanbidea 1925eko abuztuaren 17ko Errege Dekretu bitartez sortu zen. Dekretu horren bidez Gizarte Eskola sortu zen, Lan Ministerioko Gizarte Kultura sailaren barruan. Hiru urtetako ikasketak ongi aprobetxatuz egin ondoren, ziurtagiri bat ematen zen, eta hori, gehien bat, meritutzat hartzen zen, bertako funtzionarioak kargu jakin batzuetara heldu ahal izateko.

Pixkanaka-pixkanaka, gizarte orologi replica gaiei buruzko ezagupenak hobetzeko bidea izan zena, lanbide garrantzitsu bilakatu da gure herrialdeko lan egituran, eta bertan ari direnek gizarte justizia, laneko zuzenbidean ari diren aldeen arteko kontziliazioa eta gizarte-laneko araudia ahalik eta era zuzenenean, egokienean eta errazean aplikatzea bilatzen dute. Hori guztia, beti ere Lan Ministerioarekin batera, izan ere, 1933ko uztailaren 21eko Dekretu bitartez Gizarte Eskolak Instrukzio Publiko eta Arte Eder Ministerioaren esku geratu baziren ere, urte bereko urriaren 12ko beste Dekretu batek aurrekoa baliogabetu eta aipaturiko ikasketa horiek Lan Ministerioaren menpe geratu ziren. Geroago, Gobernuko Lehendakaritzak, ikasketek zuten ikasle kopuruaren eta gizarteak ikasle horiei eskatzen zien espezializazioaren ondorioz,  Gizarte-Graduatu ikasketei unibertsitate maila (diplomatura) ematea erabaki zuenean, maiatzaren 3ko 821/80 Errege Dekretu bitartez, Lan Ministerioaren eta Gizarte-Graduatuen artean urrunketa gertatu beharrean, are eta gehiago elkartu ziren. Izan ere, batik bat ikasle harremana zena, pixkanaka, gero eta eskumen gehiago dituzten profesionalen eta Ministerio horren esku dauden erakundeen arteko elkarlan bilakatu baita.

Ia 23.000 elkargokide daude  41 Probintzia Elkargoetan. Horietako batzuek probintzia bat baino gehiago hartzen dute, eta elkargo guztiak egoitza Madrilen duen Kontseilu Orokorrean biltzen dira.

Gaur egun, Lan Harremanak eta Giza Baliabideetako titulua izatea eskatzen da gizarte-graduatu gisa jarduteko. 2010-2011 ikasturte honetan, Leioako Lan Harremanen Unibertsitate Eskolan ematen ari dira gradu hori.  

Footer