GRADUADOS SOCIALES DE GUIPUZCOA

Cabecera

Menú principal

Splash

Splash
AUZITEGI KONSTITUZIONALAREN SENTENTZIA
07-09-2018

La colegiación es obligatoria también para los funcionarios.

El Constitucional rechaza que se permita ejercer sin estar en su agrupación

El

Contenido

Menú secundario

Path

Hemen zaude: Hasiera > > Elkargoa eta bere egoitzak

Elkargoa eta bere egoitzak

Elkargoa eta bere egoitzak

Gipuzkoako Gizarte-Graduatuen Elkargoa,Santanderreko, Gipuzkoako eta Bizkaiko probintzietan Gizarte-Graduatuen Elkargo Ofizialen sorrera onetsi zuen 1973ko urtarrilaren 12ko 11. zenbakiko BOEan argitaratu zen 1972ko abenduaren 23ko aginduaren bitartez sortu zen.

Elkargoaren lehen egoitza Donostiako Okendo kaleko 16an, 2. solairuan, egon zen, “Sindikatuen” egoitzan. Bertan ematen ziren gure elkargoko kide askok beraien titulua lortu zuten Narroseko Markesaren klaseak.

1977ko irailaren 1ean, Elkargoaren Egoitza San Bartolome kaleko 11. zenbakira eramatea erabaki zuen Batzordeak, eta lehen solairuan 4 eta 6 zenbakietako lokalak alokatu ziren.

2000tik 2005era, Javier Barkaiztegi kaleko 21eko solairuartean egon ginen. Egoitza berri horrek gune zabala zuen, eta bertan zeuden administrazio gunea, Presidentearen bulegoa eta bileretarako gela eta liburutegia.

2005etik 2009ra gure egoitza Amezketa kaleko 4. zenbakian egon zen, etxabean. Lokal haren beheko solairuan administrazioa eta prestakuntza zeuden, izan ere, partaide gutxiko zenbait ikastaro egoitzan bertan egiten genituen. Solairuartean, alde batean Presidentearen bulegoa zegoen, eta bestean bileretarako gela eta liburutegia.

Gaur egun, Elkargoak Justizia Jauregiaren lehen solairuan dituen egoitzetan dago, Kalkutako Teresa plazaren 1. zenbakian. 

 

1973ko otsailaren 17an, Etxe Sindikaleko seigarren solairuko batzar gelan burututako lehenbiziko Ez ohiko bileran, Gobernu Batzordea aukeratzeko lehen hauteskundeak egin ziren. Gobernu Batzorde hura honako hauek osatu zuten:

            PRESIDENTEA: Isidoro Álvarez Sacristán

            PRESIDENTEORDEA: Fco. Javier Izquierdo Fraile jauna

            IDAZKARIA: Marcelo Carrero Jiménez jauna

            IDAZKARIORDEA: Ana Maria Molina Echarri andrea

            DIRUZAINA: José Antonio Arana García jauna

            ZENBATZAILEA: Ignacio Alegria Alberdi jauna        

Footer