GRADUADOS SOCIALES DE GUIPUZCOA

Cabecera

Menú principal

Splash

Splash
AUZITEGI KONSTITUZIONALAREN SENTENTZIA
07-09-2018

La colegiación es obligatoria también para los funcionarios.

El Constitucional rechaza que se permita ejercer sin estar en su agrupación

El

Contenido

Menú secundario

Path

Hemen zaude: Hasiera > > Esparru juridikoa

Esparru juridikoa

Esparru juridikoa

1978ko Espainiako Konstituzioaren I. Izenburuko Bigarren Kapituluko Bigarren Atalak "Herritarren eskubideak eta betebeharrak" izenburupean, 36. artikuluan Elkargo Profesionalei buruzkoa biltzen du, eta honako hau dio: 

"Legeak arautuko ditu profesionalen  elkargoen araubide juridikoaren berezitasunak eta lanbide tituludunetako jarduera. Elkargoek demokratikoak izan beharko dute barne-egituraz eta jokamoldez".

Lur alorreko eta Elkargo Profesionalei buruzko Neurri liberalizatzaileei buruzko ekainaren 7ko 5/1996 Lege-Errege Dekretuak, bere II. Kapituluan, Elkargo Profesionalak araupetzen dituen otsailaren 13ko 2/1974 Legearen aldaketak biltzen ditu.

Halaber, ekainaren 3ko 1531/1965 Dekretuak ezartzen du Gizarte-graduatua dela Gizarte Segurantzen eta Gizarte Segurantzako Prestazioen formalizaziorako eta likidaziorako legezko baimena duen profesionala. 

 

Eremu Profesionala


Gizarte-graduatu lanbideak bere jarduketa eremua du, indarrean dagoen Antolamendu Juridikoak erreserbatua, eta ezin izango dute eremu hori bete, intrusismoan erori gabe, horretarako gaituko dituen titulaziorik ez dutenek. 

1970eko abuztuaren 28ko Ministerioaren Aginduak Gizarte-graduatuaren eskumenak zehaztu zituen, abenduaren 16ko 3549/1977 Errege Dekretuak ere biltzen duen eran: 

"Gizarte-graduatuei, gizarte eta lan gaietako teknikari direnez, azterketa, aholkularitza, ordezkaritza eta kudeaketa funtzioak dagozkie, ahalorde bereziren beharrik gabe, Administrazio Prozedurari buruzko Legeak baimentzen dituen kasuetan, honako hauek aginduriko edo honako hauen aurrean egin beharreko lan eta gizarte gai guztietan: Estatua, Erakunde paraestatalak, Toki Korporazioak, Gizarte Segurantza, Sindikatu Antolakuntza, Erakundeak, Enpresak eta partikularrak".

Adierazpen orokor hori garatuz, dekretu berak zerrenda luzea sartzen du, eta horri amaiera emateko, honako atal hau: 

"11) bere tituluari dagozkion beste funtzio teknikoak, artikulu honetan biltzen direnen parekoak, eta baita indarrean dauden edo etorkizunean indarrean egongo diren lege xedapenek agintzen dizkiotenak.

Ikusten dugu, beraz, lanbide honetarako eremu propioa ezarri dela, sektore batzuetan beste profesional batzuekin konpartiturik egotearen kalterik gabe; eta eremu propio horretan, Gizarte-graduatuak bakarrik egin ditzakeen funtzio pribatiboak daude, beste edozein profesionalek egin ezin ditzakeenak, adibidez, “gizarte segurantzako likidazio inprimakien formalizazioa eta baita ezkontze, jaiotze, erretiratze, alarguntze, etab. espedienteak izapidetzea ere”, ekainaren 3ko Presidentziaren 1531/65 Dekretuak xedatzen duenez.

Adierazitako guztia gure Epaitegi Gorenaren zenbait epaik baieztatzen dute: Horrela, 1962ko otsailaren 1eko epaiak esaten du “inolako nahasketarik gerta ez dadin eta intrusismorik eman ez dadin, GIZARTE-GRADUATUEI SOILIK dagokie Gizarte segurantzako inprimakiak formalizatzea, …” eta 1973ko martxoaren 14ko Epaiak esan zuen Gizarte-graduatuak ez direnek ezin izango dutela horrela aritu horri dagozkion harremanetan”.

Ezin da zalantzan jarri Gizarte-graduatuek ongi definiturik dutela jarduketa eremua indarrean dagoen Zuzenbidean, eta bertan ezin izango dutela izaera profesionalez aritu Zuzenbide horrek ezartzen dituen eskakizunak betetzen ez dituztenek.

Footer