GRADUADOS SOCIALES DE GUIPUZCOA

Cabecera

Menú principal

Splash

Splash
AUZITEGI KONSTITUZIONALAREN SENTENTZIA
07-09-2018

La colegiación es obligatoria también para los funcionarios.

El Constitucional rechaza que se permita ejercer sin estar en su agrupación

El

Contenido

Menú secundario

Path

Hemen zaude: Hasiera > > Elkargokideari eskaintzen zaizkion zerbitzuak

Elkargokideari eskaintzen zaizkion zerbitzuak

Elkargokideari eskaintzen zaizkion zerbitzuak

Webgunea

Elkargoaren webgunea gure kideekin harremanak izateko bide nagusia bilakatu da. Webgunearen bitartez bideratzen dira Elkargoko kideei eskaintzen zaizkien zerbitzu guztiak, teknologia berriak aplikatuz. Informazio guztia eta egunero sortzen diren berrikuntzak eskaintzen dira, eta ezinbesteko tresna bilakatu da Elkargokideari eman beharreko informaziorako eta zerbitzuetarako.


Liburutegia

Elkargoko kideek hitzarmen kolektiboak, legeak eta beharrezkoa izan daitekeen legedia guztia eska dezakete, gure webgunearen bitartez, telefonoz, e-mailez edo kontsulta zuzena eginez.


Prestakuntza eta birziklapen profesionala

Gizarte Segurantzaren, Enpleguaren, Kontratazioaren eta Lan Zuzenbidearen alorretan etengabe gertatzen ari diren arau aldaketak direla eta, Gizarte-Graduatuaren etengabeko eguneratzea eta birziklapena, komenigarria izateaz gain, beharrezkoa ere bada.

Ildo horretan, Gipuzkoako Gizarte-Graduatuen Elkargoak hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak eta lanbidearekin erlazionaturiko araudiaren garapenari eta bilakaerari buruzko beste zenbait ekitaldi antolatzen ditu.


Lan poltsa

Gipuzkoako Gizarte-Graduatuen Elkargo Ofizialak lan poltsa bat du, eta horren bitartez, Elkargoko kide diren Gizarte-Graduatuek lanpostua aurki dezakete, beraien espezialitatearen barruan, beste batzuen kontura lan egingo duten langile gisa.

Elkargoko kide diren Gizarte-Graduatuak, eta gure lan poltsa erabili behar duten enpresak, Elkargoko idazkaritzara zuzendu daitezke:

Kalkutako Teresa plaza, 1, lehen solairua. 20012 Donostia

Tel.: 943469808 Faxa: 943473642

edo, bestela, beraien eskaria edo eskaintza e-mailez ere bidera dezakete:
gipuzkoa@graduadosocial.com


Elkargokideen arreta zerbitzu orokorra

Arreta eta Zerbitzua eskainiko zaio Elkargokideari, elkargoarekin erlazionaturiko eskariei eta beharrei, beraien fitxen eta elkargokide izateko modalitateei buruzko aldaketei, Gizarte Erantzukizuneko Aseguruari, Aholkularitza Juridikoari, bestelako kontsultei, eta abarrei dagokienez.

- Informazio eta arreta pertsonala elkargokideari, telefonoz eta e-mailez.

- Fax eta fotokopiagailu zerbitzua.

- Informazio zerbitzua, bi komunikabide nagusien bitartez.


Material salmenta

Elkargoko Idazkaritzak bisita liburuak ditu Elkargokideen esku (prezio berezietan).
 

Aholkularitza zerbitzu juridikoa

Elkargokideei eskaintzen zaien aholkularitza pertsonaleko eta bereziko zerbitzua da, beraien gaiei buruz, gai pertsonalak edo familiarrak, lanbidean gertatu ahal izan diren gertakariak, kobratu gabe dauden ordainsariak jasotzea…

Zerbitzu hori erabili ahal izateko, elkargokideak Elkargoko Idazkaritzan eskatu beharko du.


Togen erabilera zerbitzua

Kalkutako Teresa plaza 1ean dagoen Justizia Jauregiko eraikinaren lehen solairuan dauden egoitzetan lanean diharduten Elkargokideek togak dituzte beraien esku, auzitegietan aritu behar direnerako.

Footer